ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA (bigarren hamabostaldia)
Urriak 7
Aste berri bateko lehenengo eguna dugu gaurkoa eta lehenengo eguna izateko nahiko mugitua izan da bai. Gaur, 2 orduko saioa izan arren, 1h 30 min ko saioa izan dugu, hortaz, dinamikak egiteko abiadura azkarragoa izan da. Gaur ez dugu kiroldegian lan egin baizik eta kalean, eguraldia hobea zelako kanpoan barruan baino.
Hasteko pinguinoaren jolasa egin dugu. Pinguino jolasa egiteko bikoteka jarri behar izan gara eta hartz bat egon da harrapakari moduan. Bikoteak behin eta berriz aldatzen egon dira, hortaz, harrapakariarentzako errezagoa izan da besteak harrapatzea.
Hurrengo dinamika, "imnotizazio kolombiarra" izan da, non, bikoteka berriz ere aritu garen. Dinamika honetarako, aurretik esan bezala, bikoteak beharrezkoak izan dira eta eskuak erabili ditugu aurrera eramateko. Zera lortu behar izan dugu: eskuak eta aurpegia paralelo joatea eta begiek eskuaren aurreko aldean bakarrik begiratzea.
Aurreko dinamikarekin lotuta, kotxearen jolasa egin dugu, non, berriz ere bikoteka elkarturik, gure bikotea begiak itxita zituela gidatu behar izan dugun pixkanaka. Bikote bakoitzeko partaideak, paper biak bete behar izan ditu.
Ariketa honen eta aurrekoaren ostean, hausnarketa txiki bat bota dugu guztiok batera borobil batean eta ideia hauek atera dira, besteak beste: espazioa lantzen dela, konfiantza, kontzentrazioa, enpatia, lateralitatea eta gorputzaren kontrola.
Kanpoan amaitzeko, etxearen jolasa eta irudi izoztuaren dinamikak egin ditugu. Etxearen jolasa, betidanik jolastu izan den jolas bat izan da. "Aurreko horma", "atzeko horma" eta erdiko edota lurrikara hitzak esanez, baina oraingoan beste hitz batzuk erabili ditugu horiek adierazteko. Ondoren, goian aipatu dudan bezala, irudi izoztua egin dute bi kidek eta beste guztiok iritzi objetiboa eta subjetiboa erabiliz zer antzezten zeuden adierazi dugu.
Kiroldegi barruan amaitu dugu saioa agerraldi bat antzeztuz. Hemen, irakasleak gai bat proposatu dio talde bakoitzari eta talde bakoitzak egoera bat antzeztu behar izan du. Gure egoera gurasoak, irakaslea, zuzendaria eta umeak bildu dituen egoera izan da eta nik hartu dudan papera umearena izan da.
Urriak 14
Astelehena da gaur, eguna argitsua atera da Gasteizko hirian eta gure gaurko saioa dinamikoa izan da.
Saioari hasiera emateko, Eiderrek taldeka batu gaitu eta aurreko asteko zapalkuntza egoera antzezteko berriz eskatu digu talde bakoitzari. Berriz freskatzeko, nire taldeak aurreko astean antzeztutako egoera azalduko dut berriz ere. Egoeran, ume batek beste ume bati aginka egiten dio besoan, bertan irakaslea dago eta dena ikusten du eta aginka egin duen umeari errieta botatzen dio. Ikastolara, gurasoak joaten dira bere umeak izan duen zauriaren zergatik eskatzeko eta irakaslearekin hitz egin eta gero errieta handia izaten dute. Gurasoak, uzendariarengana doaz kexa bat jarriz eta zuzendariak gurasoak kexa jarri ondoren irakasle hori deitzen du. Berarekin hitz egiten egon ostean, kanporatzea zigor handiena dela uste du eta kanporatzen du ikastolatik.
Egoera hau azaldu ostean, Eiderrek eskatutakoa zera izan da: Eszena ezberdinak zatikatzea eta astean zehar egin ditugun dinamika ezberdinak eszena horietan sartzea. Ondoren, kideei eskatu die aholkuak emateko ea nork zituen guri hobetzen laguntzeko.
Egia esan, erreza dirudien arren, eszena bakoitzean zer sartzeko eta nola egiteko arazoak izan ditugu ez dugulako egun ona izan, hortaz, zaila bilakatu zaigu horrelako egoera bat antzeztea elementu ezberdinak bertan azalaraziz. Umeekin horrelako ariketa bat egiteko zail ikusten dut, beraz, haiekin ez nuke egingo.
Urriak 16
K6-ko ekoizpenaren gidoia egiten egon gara taldeetan, ideia ezberdinak eman ditugu taldekideon artean munduko leku ezberdinak nola antzeztu ditugun jakiteko eta Eider taldez talde joan da pixkanaka zer geneukan galdetuz eta berari etortzen zitzaizkion aholkuak guri azaltzen. Hona hemen gure bideoa:
Comentarios
Publicar un comentario