Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2020

PRACTICUM OSTEKO ASTEAK IKT

Imagen
URTARRILAK 28 Praktiketatik bueltan gara berrio ere, eta gaurko eguna hausnarketa eguna izan da. Alaitzek, praktiketan zelan egon garen galdetu eta hausnarketa txiki bat egiteko esan digu gelakideen aurrean. Bakoitzak, praktiketan bizitako esperientzia azaldu du, eta benetan iritzi ezberdineko praktikaldiak egon dira. Nire kasuan, Betiko Ikastolan egin ditut praktikak. Txikitatik ikasi dudan Ikastola da, eta aldaketa bakoitza pairatu dituena. Txikitan, edifizioa, beste antolamendu bat zuen, eta gaur egun hain aldatuta ikusteak, tristura zein poza sorrarazten dit nire baitan. Aurtengo praktikaldia, 5 urteko umetxoekin egin ditut.  Ikastolan, esperientzia goxoa eduki arren, pixkat deserosoa izan da ere. Nik ikasle bezala irakasle hauek izan ditudalako eta orain haiekin lanean nagoelako. Aipatzekoa da, aurreko urteei begira, aldaketa nabarmenak somatu ditut, adibidez, irakasle rolaren momentua izan ez dudanean edota momentu konkretu batzuetan nola jokatu umeen aurrean. ...

PRACTICUM OSTEKO ASTEAK DRAMATIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA

Urtarrilak 27 Gaurko saioa berezia izan da guretzako, praktiketatik bueltatu berri garelako. Saioari hasiera emateko, praktiketan zelan egon garen galdetu du Eiderrek eta bakoitzak uste zuena kontatu du gelakideen aurrean. Saioa egia esan, laburra izan da, ez ditugu dinamika asko egin baina egindako dinamikak oso interesgarriak izan dira. Lehendabiziko dinamika, “Presi, vice, secre eta bartolo” dinamika izan da. Ariketa honetarako, gelako kide guztiak eta Eider gurekin batera, borobil bat sortu dugu. Aipatu berri bezala, 4 izen horiek 4 pertsona ezberdinek eraman dute eta bete guztiek zenbakia. Hortaz, eskuekin baliatuz, bakoitzak tokatu zaion izena esan eta hurrengo izena beste pertsona batena izan da. Dinamika hau, erritmo bati lotuta joan da Eiderrek jarri duena hain zuzen ere. Hurrengo dinamika eta azkena, puxikekin egindako ariketa izan da. Honetarako, pertsona bakoitzak puxika bat puztu eta gure seme-alaba bat izango balitz bezala zaindu behar genuela esan digu Eiderrek....