Entradas

PRACTICUM OSTEKO ASTEAK IKT

Imagen
URTARRILAK 28 Praktiketatik bueltan gara berrio ere, eta gaurko eguna hausnarketa eguna izan da. Alaitzek, praktiketan zelan egon garen galdetu eta hausnarketa txiki bat egiteko esan digu gelakideen aurrean. Bakoitzak, praktiketan bizitako esperientzia azaldu du, eta benetan iritzi ezberdineko praktikaldiak egon dira. Nire kasuan, Betiko Ikastolan egin ditut praktikak. Txikitatik ikasi dudan Ikastola da, eta aldaketa bakoitza pairatu dituena. Txikitan, edifizioa, beste antolamendu bat zuen, eta gaur egun hain aldatuta ikusteak, tristura zein poza sorrarazten dit nire baitan. Aurtengo praktikaldia, 5 urteko umetxoekin egin ditut.  Ikastolan, esperientzia goxoa eduki arren, pixkat deserosoa izan da ere. Nik ikasle bezala irakasle hauek izan ditudalako eta orain haiekin lanean nagoelako. Aipatzekoa da, aurreko urteei begira, aldaketa nabarmenak somatu ditut, adibidez, irakasle rolaren momentua izan ez dudanean edota momentu konkretu batzuetan nola jokatu umeen aurrean. ...

PRACTICUM OSTEKO ASTEAK DRAMATIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA

Urtarrilak 27 Gaurko saioa berezia izan da guretzako, praktiketatik bueltatu berri garelako. Saioari hasiera emateko, praktiketan zelan egon garen galdetu du Eiderrek eta bakoitzak uste zuena kontatu du gelakideen aurrean. Saioa egia esan, laburra izan da, ez ditugu dinamika asko egin baina egindako dinamikak oso interesgarriak izan dira. Lehendabiziko dinamika, “Presi, vice, secre eta bartolo” dinamika izan da. Ariketa honetarako, gelako kide guztiak eta Eider gurekin batera, borobil bat sortu dugu. Aipatu berri bezala, 4 izen horiek 4 pertsona ezberdinek eraman dute eta bete guztiek zenbakia. Hortaz, eskuekin baliatuz, bakoitzak tokatu zaion izena esan eta hurrengo izena beste pertsona batena izan da. Dinamika hau, erritmo bati lotuta joan da Eiderrek jarri duena hain zuzen ere. Hurrengo dinamika eta azkena, puxikekin egindako ariketa izan da. Honetarako, pertsona bakoitzak puxika bat puztu eta gure seme-alaba bat izango balitz bezala zaindu behar genuela esan digu Eiderrek....

ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA (hirugarren hamabostaldia)

Urriak 21 eta Urriak 23 Hasteko, esan beharra dago, bi egun hauek batu egin ditudala, arrazoi batengatik; bi egunak saio laburrak izan direlako eta batean sartzeko aukera ematen dutelako. Urriaren 21an, saioari hasiera eman genion bozgorailu txiki batekin eta musikarekin. Dinamika honetarako, Eiderrek, musika jarri eta lider bat edukiz dantza egin genuen, hau da, kiroldegi osoa erabiltzeaz gain, pertsona bakoitzak hainbat mugimendu egin behar izan zituen musikarekin bat. Aipatzekoa da, pertsona batzuen jokaera ez zitzaidala asko gustatu ezetz esan zutelako dantza egiteari. Liderra, behin eta berriro aldatzen zen, ez zen momentu oro pertsona berdina egoten dantzatzen eta horrelako dinamika eta parte hartzea batzuen aldetik egoki ikusi nuen. Hurrengo dinamika, momenttu batzuetan bikoteka eta bakarka dantzatzea izan zen. Hau da, bikoteka dantzatu behar izan genuen momentuetan, bals eta erritmo lasaieko musikak izan ziren, bakarkako momentuetan berriz, alaiagoak eta azka...

GORPUTZ HIZKUNTZA (hirugarren hamabostaldia)

URRIAK 21 eta URRIAK 23 Gaurko saioa nahiko laburra azaldu zaigu ikasleontzat. Saioa, lanei buruz hasi da, ea lanak zelan doazen galdetuz, hobekuntza batzuk behar dituzten lanak Juditi komunikatzeko eta hobetzeko…  Honekin amaitu dugunean, aurreko asteko mahai kutxekin lanean jarri gara. Gaur, antzezpenak egin behar izan ditugu, talde bakoitzak, bere antzerkia burutu behar izan du bere taldekideekin. Gure argi kutxa sinplea izan da, ez du dekorazio handirik izan baina bai istorio polit bat. Gure istorioa, umeek itsasoko animaliei izaten dieten beldurrei buruz joan da, azken finean, beldurra sentimenduari buruz. Egia esan, oso ondo pasa dut lan hau egiten, nire kideekin lana burutzea asko gustatu zait eta haiekin helburu edota emaitza hau lortzea benetan polita izan da. Nahiz eta, istorioa 2 egunetan sortu behar izan dugun eta zaila suertatu izan zaigun helburu on honetara ailegatzea. Bi egun hauek batu egin ditut, arrazoi batengatik, bi egunak saio laburrak izan dire...

DRAMATIZAZIO ADIERAZPENERAKO IKT (hirugarren hamabostaldia)

Urriaren 15tik, gaur, Urriak 31 arte, azken aste hauetan, k6an eman ditugu iktko saioak. Saioetan, lanari buruzko zalantzak eta hobetu beharreko ideiak zuzentzen eman ditugu ordu horiek. Egia da, Urriaren 25ean, Donostiko kampusetik, Alaitzen lagun bat etorri zitzaigula inkesta bat osatzeko bere tesian laguntzeko. Bere inkesta, Grala hasi baino lehen, erdian eta ondoren zer nolako ikuspuntuak eta ideiak ditugun aztertzeko egin zuen. Azken aste hauek, oso gogotsu ari gara lanean lanak entregatu behar direlako eta praktiketara joango garelako.

DRAMATIZAZIO ADIERAZPENERAKO IKT (bigarren hamabostaldia)

Imagen
URRIAK 1 Saio laburra izan dugu gaurkoa, baina nahiko gogorra izan da. Saioaren hasieran, Alaitzek irakurtzeko bidalitako artikuluaren ideia nagusiak hamankomunean jarri ditugu. Artikulua “ IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiak” izan da. Ondoren, ideiak banan banan botatzen aritu gara mapa kontzeptual bat osatu arte. Ideia dexente atera dira, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdinak atera dira eta hausnarketa eta debate gisa bikain etorri dira ideia eta pentsamendu ezberdin horiek.  URRIAK 3 Gaur osteguna da, 2 orduko saioa izan dugu baina ez dugu dinamika askorik egin. Alaitzen tesiaren aurkezpenak izan ditugu aurkezteko. Aurreko egunetan, bere tesia landu izan dugu, atal desberdinak aukeratu eta atal horiei buruzko power point bat osatu gaur kideen aurrean aurkezteko. Talde guztiak ezin izan dugu aurkeztu egindako lanak, hortaz, hurrengo egunerako utzi behar izan dugu. URRIAK 8 Egun lasaia izan da gaurkoa egia esan. Dinamikarik ez dugu egin, ...

GORPUTZ HIZKUNTZA (bigarren hamabostaldia)

Imagen
URRIAK 2 Gaur urriak 2, hilabete berri bat hasten da. Gaurko saioa egia esan, aurrekoetako antzekoa izan da, teoria gutxi izan duena eta dinamika asko izan dituena.  Lehenbiziko ariketa, animaliak antzeztearena izan da. Juditek, animalia ezberdinak esaten hasi da eta ikasleok, antzeztu behar izan ditugu benetakoak izan bagina bezala. Behin antzeztu egin ditugula, bakoitzari izendatu edo tokatu zaion animalia beste kideekin batu behar izan gara, hau da, animalia bera tokatu zaigun pertsonei talde bat osatu. Hurrengo ariketa zirku ariketa izan da. Oraingoan, niri tokatu izan zait domatzailea izatea eta kideei agintzea zer egin behar zuten. Adibidez, lehoiak, pailazoak, elefanteak.. egitea agindu diet. Domatzaile izatearen papera erreza dirudien arren, zail egin zait agintzea. Baina, umeekin ariketa hau burutzea oso egoki ikusten dut haurrak haien artean rol ezberdinak hartzeko ariketa bikaina delako. Hurrengo ariketa taldeka batzea izan da. Modulo taldeetan aritu ga...