DRAMATIZAZIO ADIERAZPENERAKO IKT (bigarren hamabostaldia)
URRIAK 1
Saio laburra izan dugu gaurkoa, baina nahiko gogorra izan da. Saioaren hasieran, Alaitzek irakurtzeko bidalitako artikuluaren ideia nagusiak hamankomunean jarri ditugu. Artikulua “IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiak” izan da.
Ondoren, ideiak banan banan botatzen aritu gara mapa kontzeptual bat osatu arte. Ideia dexente atera dira, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdinak atera dira eta hausnarketa eta debate gisa bikain etorri dira ideia eta pentsamendu ezberdin horiek.
URRIAK 3
Gaur osteguna da, 2 orduko saioa izan dugu baina ez dugu dinamika askorik egin. Alaitzen tesiaren aurkezpenak izan ditugu aurkezteko. Aurreko egunetan, bere tesia landu izan dugu, atal desberdinak aukeratu eta atal horiei buruzko power point bat osatu gaur kideen aurrean aurkezteko. Talde guztiak ezin izan dugu aurkeztu egindako lanak, hortaz, hurrengo egunerako utzi behar izan dugu.
URRIAK 8
Egun lasaia izan da gaurkoa egia esan. Dinamikarik ez dugu egin, K6 modulu lanarekin bakarrik aritu gara ordu osoan. Egia da, hurrengo bi egunetan kunartera joango garela hango istorioa eta antzezlan bat ikusten.
URRIAK 15
Aurreko egunean aipatu bezala, aurreko asteko asteazken eta ostegunean, unibertsitatean ez genuen klaserik izan, kunarten egon ginen. Kunarte, Gasteizen dagoen antzerkia egiteko leku bat da, non, umeekin zein helduekin lan egiten duten. Bertan, Rosi dago bere lankidearekin umeei zein gurasoei antzerkiari buruzko kontzeptu eta dinamika ezberdinak burutzeko.
Asteazkenean, hango historia pixkat kontatu ziguten, nola sortu izan zen, zenbat urte zeramatzan kunartek Gasteizen, nolako dinamikak eta antzerkiak egiten zituzten azalduz. Egia esan, oso interesgarria izan zen izan zuten ibilbide guztia jakitea eta atzetik nolako ibilbidea zeukan jakiteak, baita gure txikitako oroitzapenak birgogoratzearen ariketa burutzea ere. Lehenengo zatia horretan eman genuen hamaiketakoa egin genuen arte.
Bigarren zatian, etxeko goiko solairura joan ginen dinamika ezberdinak egitera. Adibidez, talde lana bultzatzeko egoera ezberdinak material ezberdinekin antzeztea, bikoteka 4 irudi izoztu burutzea eta marrazko oihalak erabiltzea, besteak beste.
Ostegunean berriz ere, bi zatitan banatu egin genuen saioa. Batetik, donostiatik etorritako bi neska antzezpen bat burutu zuten “OIHALAK” izeneko izenburuarekin. Egia esan, oso polita izan zen bi neska horiek dantzan ikustea, istorio baten antzekoa zirudielako eta niri pertsonalki asko gustatu zitzaidalako. Bigarren atalean, aurreko egunean egin genuen bezala, goiko solairura igo eta dinamika bi burutu genituen. Batetik, txikitan erabiltzen genuen arropa bat marraztea eta horrekin batera modari buruz etortzen zitzaizkigun ideia ezberdinekin olerki edota esaldi bat burutzea.
Amaitzeko, Rosiri eta bere lankideari agur bero bat eman genizkien talde besarkada bat elkarri emanez.
Comentarios
Publicar un comentario