GORPUTZ HIZKUNTZA (bigarren hamabostaldia)
URRIAK 2
Gaur urriak 2, hilabete berri bat hasten da. Gaurko saioa egia esan, aurrekoetako antzekoa izan da, teoria gutxi izan duena eta dinamika asko izan dituena.
Lehenbiziko ariketa, animaliak antzeztearena izan da. Juditek, animalia ezberdinak esaten hasi da eta ikasleok, antzeztu behar izan ditugu benetakoak izan bagina bezala. Behin antzeztu egin ditugula, bakoitzari izendatu edo tokatu zaion animalia beste kideekin batu behar izan gara, hau da, animalia bera tokatu zaigun pertsonei talde bat osatu.
Hurrengo ariketa zirku ariketa izan da. Oraingoan, niri tokatu izan zait domatzailea izatea eta kideei agintzea zer egin behar zuten. Adibidez, lehoiak, pailazoak, elefanteak.. egitea agindu diet. Domatzaile izatearen papera erreza dirudien arren, zail egin zait agintzea. Baina, umeekin ariketa hau burutzea oso egoki ikusten dut haurrak haien artean rol ezberdinak hartzeko ariketa bikaina delako.
Hurrengo ariketa taldeka batzea izan da. Modulo taldeetan aritu gara lanean, eta oraingoan bi dinamika egin ditugu. Zenbaki eta letra dinamikak. Batetik, taldean geundela, 0-9 zenbakiak egitea tokatu zaigu. Hau da, taldeko pertsona guztiak gorputzaren bitartez zenbaki ezberdinak adieraztea izan da eginkizuna. Aurretik esan bezala, nahiz eta erreza zirudien arren, asko kostatu zaigu zenbakiak osatzea. Bestetik, behin zenbakiak bagenituela osatuta, letrak osatzea tokatu zaigu. Hautatu izan ditugun letrak "ni jon naiz" izan dira. Aipatu beharra dago, letra batetik bestera igarotzeko, mugimendu bat sartu behar izan dugula bisuala egiteko.
Azkenaurreko dinamika dugu honako hau, eta dantzatzea izan da. Ariketa honetan, bai bikoteka eta bai borobil baten erdian dantzatzea tokatu zaigu. Lehenengo, bikoteka dantzatzen aritu gara mugimendu ezberdinak eginez libre oso eta ondoren, kide guztiak borobil batean geundela, pixkanaka erdira irtetzen joan gara bakoitzak nahi zuen mugimendu ezberdinak eginez.
Amaitzeko, aurreko egunean egin genuen bezalaxe, erlaxazio ariketa egin dugu. Gaur, eta egunero, saio guztiak amaitzeko ariketa hoberena dela uste dut gure bihotz taupadek lasaitasuna hartzen dutelako eta gure bihotzak ez duelako bizkor taupada egiten.
URRIAK 7
Gaurko gorputz hizkuntzako saioa laburra izan da, edota zehatzago esanda, laburra egin zait niri. Egia esan, oso gustora nabil saio guzti hauetan eta denbora laister amaitzen zait.
Gaurko saioari hasiera emateko, makil bat erabili dugu. Aurreko asteko egun batean "esto no es una botella" jokoaren antzeko dinamika egin dugu baina oraingoan, esan bezala, makil batekin aritu gara.
Bigarren dinamikarako, aurrez aurre, aurpegia bata bestearen aurrean, aritu gara bikoteka. Behin horrela geundela, aurpegi mota ezberdinak egin ditugu, hau da, sentimendu ezberdinak adierazi ditugu aurpegiaren bitartez.
Aurpegien dinamikaren ondoren, ibiltzen aritu gara gela osotik berriz ere sentimendu ezberdinak azalaraziz, baina oraingoan, gorputzaz baliatu gara horiek egiteko.
Saioa amaitzen zihoan heinean, 3 ilara ezberdin egin ditugu espalderetara begira. Begin horrela kokaturik, azkenak akzio bat egin behar izan dio aurreko pertsonari eta akzio hori jaso duen pertsonak aurrekoari egin behar izan dio horrela azken pertsonara ailegatu zaion arte eta honek asmatu behar izan du. "Telefono apurtua" bezalako jokora aritu gara.
Amaitzeko, 4 talde osatu ditugu. Behin taldeak osaturik zeudela, 4 pelikula ezberdin pentsatu eta antzeztu behar izan ditugu kide guztien aurrean eta haiek asmatu behar izan dituzte.
URRIAK 11
Gaurko saioa nahiko lasaia azaldu zaigu ikasleontzat. Gaur ostirala da, asteko azkenengo eguna dugu eta niri eta nire taldeari, asteazkeneko saioa izan ez genuelako, etorri behar izan gara gaurkora.
Aipatu bezala, eguna nahiz eta beste bat izan, oso egun ona atera da eta lana gogotsu egin behar izan dugu ikasleok. Hasteko, koltxoneta hegalariaren dinamika egin dugu, non, kiroldegiko koltxonetak hartu ditugun eta bi taldetan estropada antzeko bat egin dugun. Helburua, talde lana eta kideen arteko harremanak gogortzea izan da, baita modu ezberdinekin kiroldegiko alde batetik bestera ailegatzea. Hemen uzten dizkizuet nire taldeari dagozkien bi argazki.
Hurrengo dinamika, uztaien jolasa edota “aulkien jolasa” izan da. Dinamika honetarako, hainbat uztai erabili ditugu eta kiroldegitik sakabanaturik egon dira uztai horiek, helburua, pixkanaka uztaien barruan sartzen joatea izan da bi gelditu diren arte. Hementxe dituzue argazki batzuk ikusteko.
Egunkariarekin mozorroak egitea izan da gure hurrengo dinamika. Dinamika honetan, aipatu bezala, egunkariak erabiltzeaz gain, artaziak, zeloa eta grapagailuak ere erabili ditugu. Nik “Los Simpsonen” telesaileko Milhousezen betaurrekoak egin ditut eta bera antzeztu dut. Mozorro honekin, modelo desfile bat egin behar izan dugu irakasle eta ikasleen aurrean ikus dezaten.
Amaitzeko, antzerki bat osatu behar izan dugu erabilitako material ezberdin hauekin eta antzerkiaren barruan dantza txiki bat sartu behar izan dugu.
URRIAK 14
Gaurko saioa nahiko arina izan da. Saioaren hasieran, modulo lanak nola doazen eta lanak orokorrean nola doazen eta noiz entregatu behar diren birgogoratzen egon gara guztiok batera.
Gaur dinamika bakarra egin dugu, eta hau izan da: argi kutxa bat sortu. Argi kutxa bat, kartoiz eginiko kutxa bat da, non, kutxaren hondoan argi bat jartzen den eta elementu ezberdinen bitartez antzezpen bat egitea lortzen den.
Pertsonaiak, makil baten laguntzaz mugitzen dira eta askotan argi kutxek istorio bat kontatzen digute. Gure istorioa nahiko xelebrea da, baina, hautatu izan dugun tematika beldurra izan da, haurrek itsasoari izaten dioten beldurra hain zuzen ere eta bertan marinel bat dugu pertsonai garrantzitsutzat.
Hemen uzten dizuet guk eginiko gidoia, zuen gustokoa izango delakoan:
HAURREN BELDURRAK (ITSASO EDITION)
Bazen behin Gamizen bizi zen umetxo bat, Liam zuen izena. Liam bere gurasoekin bizi zen, baserri polit-polit batean. Larunbata zen. Familia lotan zegoela, eguzkia atera eta zelai berde berdea argitzen hasi zen (EGUZKIA TXIKITIK HANDIRA). Periko oilarrak (SALE PERIKO), egunero bezala kanta kantari hasi zen(KIKIRIKIIII KIKIRIKIII). Liam esnatu eta gurasoengana joan zen egun onak emateko asmoz.
-Liam (Abesten): Egun on ama, egun on aita ohetik jaiki naiz begiak itxita.
-Gurasoak (abesten): Egun on! Itsaso eta mendiak, haize… egun on!
(Itsaso esaten duenean Liam planotik atera)
-Gurasoak: Liam! Zer gertatzen zaizu? Zergatik ikaratu zara?
-Liam: Itsasoa entzun dudanean, asko ikaratu naiz. Itsasoak beldur handia ematen dit, bertan animalia oso arriskutsuak bizi direlako.
-Gurasoak: A bai? eta zergatik uste duzu hain arrikustsuak direla? Noizbait ikusi dituzu?
-Liam: BAI! Telebistan ikusi nituen aitona eta amonaren etxean. Aitonak lo hartu eta ni pelikula ikusten geratu nintzen.
Filma horrela hasi zen…. (Eszenatokia aldatzen dugu. Argiak OFF. Olatuak sartzen ditugu)
Eguna argitsua zen (Eguzkia goikaldean, eskuinean). Bermeoko portuan zegoen marinel batek, bere itsasontzia hartu eta itsasoan zehar bidaiatzen hasi zen. (itsasontzi baten… )
Kantauri itsasotik barrena zihoala, animalia mota anitz ikusten hasi zen. Arrainak, itsas izarra, itsas zaldia… Itsasoa, lasai lasai zegoen. Marinelak, arrantza egiteko kaña atera eta laranjazko zuku bat edaten hasi zen. (15 segundu lasai lasai… zukuaren soinuak eginez).
Baina… bat-batean…
(Musika aldaketa, marrazoa agertu)
(Kanabera goitik behera mugitzen hasi. Marinela oso ikaratuta)
-Marinela: Baina zer da hau, ezin dut kanaberarekin. Zeozer harrapatu dut baina honek indar ikaragarria du!!
(Kanabera uretara jauzi eta marrazoa ateratzen da haserre)
-Marrazoa: Baina zu zer uste duzu dela hau! Nire erlaxazio momentuan nengoen eta zuk hautsi didazu!! Horrek amorru handia ematen dit, joan zaitez hemendik gehiago haserretu baino lehen.
-Marinela: Ongi da, ez dut arazo gehiagorik izan nahi nire bizitzan zehar eta zurekin hare gutxiago, beraz, nire itsasontzia hemendik aterako dut eta mesedez ez iezadazu minik egin.
Marinela, leku hartatik ziztu bizian ihesi egin zuen, oso beldurtuta. Bat-batean, arroka susmagarri bat ikusi zuen itsaso erdian (OLAGARROAREN BURUA SOILIK IKUSI). Bere esperientziari esker, oso ziur zegoen hura arroka bat ez zela. Baina… zer ote zen? Pixkanaka pixkanaka hurbildu eta…
-Olagarroa: Jia! (olagarroa guztiz atera). Olagarroa naiz! Zertan zabiltza?
-Marinela: Zelako sustoa eman didazun! Ez nizun molestatu nahi, barkaidazu. Arroka bat zinela pentsatu dut eta zuregana hurbildu naiz.
-Olagarroa: Itsasoa nire etxea da, ez duzu eskubiderik hona molestatzera etortzeko. Joan zaitez oraintxe bertan, bestela nire 8 garroekin zu eta zure txalupa ziztrina harrapatuko ditut. Jia!
Marinelak ez zekien zer egin… bera poz-pozik bizi zen itsasoan zehar nabigatzen… baina hango animaliek ez zuten maitatzen.
(Buelta baserrira)
-Gurasoak: Zelako istorio hain liluragarria ezta Liam?
-Liam: Bai bai, baina beldurgarria ere bai ama
-Gurasoak: Badakizu zein zen película hori?
-Liam: Ez, amama etorri zenean telebista amatatu zidan.
-Gurasoak: Pelikula horrek Itsasoko Misterioa du izena eta gure garaian egindako pelikula da. Azkenean Marinelak...
(Berriz ere itsasora)
-Marinela: Ez da normala. Ez diet minik egin nahi. Poz pozik bizi naiz itsasoan, nire etxean egongo balitz bezala sentitzen naiz. Haiengana joango naiz eta espero dut oraingo honetan entzutea.
(Itsasontziak 10 seg itsasotik barrena)
-Marinela: E! Zu biok! Etorri hona!
-Marrazoa + Olagarroa: Zer demontre nahi duzu?
-Marinela: Lehendabizi esan behar dizuet ez naizela arrantzale profesionala eta zerbait hartzekotan itsasora bueltatzen dudala, BETI! Nire azkenengo nahia animaliei minik egitea da. Ez naiz etorri molestatzera. Itsasotik bidaiatzen poz pozilk bizi naiz eta zuek duzuen eskubide berdina daukat hemen egoteko, espero dut ulertzea.
-Marrazoa + olagarroa: Barkaiguzu. Arrantzaleak etortzen dira astetan behin gutxienez eta gure lagunak harrapatzen dituzte. Kokoteraino gaude egoera honetaz.
-Marinela: Sentitzen dut.
-Marrazoa + Olagarroa: Eskerrik asko, baina lasai egon zaitez. Lagunak izan gaitezke.
-Marinela: Noski.
MATERIALA:
-Marrazoa (eginda)
-Olagarroa
-Oilarra (eginda)
-Banco peces
-Itsas izarra (eginda
-Itsas zaldia (eginda
-Algak (eginda
-Baserria (eginda
-Itsasontzia (eginda)
-Trena (eginda)
-Umea(k)(eginda)
-Emakumea (eginda)
-Gizona (eginda
-Marinel (eginda)
-Zumo
-Kaña
URRIAK 16
Gaurko saioa, argi mahaiekin eta argi moreekin lanean aritu gara. Argi moreei dagokionez, antzerki txiki bat egitea suertatu zaigu beltzez eta zati batzuk txuriz jantzita. Argi honek duen ezaugarrietako bat, arropa beltza ikusten ez den kolore bakarra dela eta beste guztiak bai. Hortaz, mimoak egiten duten bezalako antzerki bat egitea edota gidoia nolakoa izango den egitea suertatu zaigu. Lehendabiziko saiakera izateko, ez zaigu txarto irten, baina, ideia on bat edukitzeko eta ideia hori egitera eramateko zail izan zaigu eta denbora dexente behar izan dugu.
Argi mahaiei dagokionez, ideia ezberdinak izan baditugu ere, nire ideia izan da arrakasta handiena izan duena. Nire ideia, gizakiak ze eboluzio izan duen azaleratzea izan da postura ezberdinak eginez eta egia esan, oso ongi atera zaigu lehenbiziko aldia izateko. Hona hemen gure artelanak. Ez dira behin betikoak, aurrerago behin betikoak eskegiko ditut:
→ Argi mahaiekin egindako lana.
https://drive.google.com/open?id=15ELB7zpsF8lcGfBF2CCffRNP4ui-UJpd→Argi morearekin egindako lana.
Comentarios
Publicar un comentario