GORPUTZ HIZKUNTZA (hirugarren hamabostaldia)
URRIAK 21 eta URRIAK 23
Gaurko saioa nahiko laburra azaldu zaigu ikasleontzat. Saioa, lanei buruz hasi da, ea lanak zelan doazen galdetuz, hobekuntza batzuk behar dituzten lanak Juditi komunikatzeko eta hobetzeko…
Honekin amaitu dugunean, aurreko asteko mahai kutxekin lanean jarri gara. Gaur, antzezpenak egin behar izan ditugu, talde bakoitzak, bere antzerkia burutu behar izan du bere taldekideekin. Gure argi kutxa sinplea izan da, ez du dekorazio handirik izan baina bai istorio polit bat. Gure istorioa, umeek itsasoko animaliei izaten dieten beldurrei buruz joan da, azken finean, beldurra sentimenduari buruz.
Egia esan, oso ondo pasa dut lan hau egiten, nire kideekin lana burutzea asko gustatu zait eta haiekin helburu edota emaitza hau lortzea benetan polita izan da. Nahiz eta, istorioa 2 egunetan sortu behar izan dugun eta zaila suertatu izan zaigun helburu on honetara ailegatzea.
Bi egun hauek batu egin ditut, arrazoi batengatik, bi egunak saio laburrak izan direlako eta batean sartzeko aukera ematen duelako sartu ditut biak batera.
Urriaren 23an, aurretik aipatu bezala, aurreko asteko erretroproiektoarekin eta argi morearekin egindako lanak berriz ere egin behar izan ditugu. Argi moreari dagokionez, oraingoan, hobekuntzak sartu behar izan ditugu gure lana indartzeko eta beste ikuspuntu bat emateko. Egia esan, Juditek eman digun laguntza oso baliagarria izan zaigu, kiroldegiko materialagatik izan ez balitz ez genuelako lan hau ongi burutuko. Aurreko asteko bideoan ikusten zen bezala, gaurko egunean mugimendu berdinak edota antzekoak izan dira baina hobekuntza nabariago batekin, mugimenduak askoz astiroagoak eta lasaiagoak izan direla eta musikarekin batera “dantza” moduko bat atera izan zaigula. Orokorrean, taldea osatzen dugun partaide guztiok, bi lan hauetarako esperientzia positiboak atera izan ditugu eta talde bezala oso talde gogorra eta sendoa osatzen dugula uste dugu. Horregatik, aipatzekoa dut, taldean dugun harremana bikaina dela eta horrek asko errezten dituela lanak ongi ateratzea eta talde kohesioa antzezpenetarako ongi ateratzea.
Erretroproiektorearen ekoizpenari dagokionez, atal honetan ez ditugu aldaketa askorik sartu. Aurreko asteko argazkiari, nire kasuan, pote eta paperezko esku bat sartu ditugu aldaketa moduan, beste taldekideetan berriz, Jon Anderri soineko beltz bat eta mugikor bat, Mikel Castrillejori pote, makil eta pilota bat eta azkenik, Mikel Ruizi makil eta paperez egindako sua.
URRIAK 28
Gaur, astelehena dugu, asteko lehenengo eguna eta praktiketara joan baino lehen Juditekin dugun azkenengo saio eguna ere. Urriko azkenengo astea da, baina, gaurko saioa ez da teorikoa ezta dinamikoa izan, hitzaldi bat izan dugulako; Imanol Janicesek emandako hitzaldia hain zuzen ere, eta benetan interesgarria izan den hitzaldia izan da nire ikuspunturako.
Imanolek aurkeztu duena gaur zera izan da: Akrosportetik gorputz heziketan-antzerki musikalera eszenatokietan. Imanol, Jaso Ikastolako gorputz hezkuntzako irakaslea da, hain zuzen ere, Iruñean kokatuta dagoen ikastola.
Gaurko hitzaldia, aurretik aipatu berri izan dudanari buruz joan da, musikal bati buruz, alegia. Musikala aurrera eramateko eta azken ekoizpen bat lortzeko, ikasleek egiten duten prozesu bat da, dena egiten dute beraiek, non, Irailetik aurrera hasten diren dena prestatzen eta Maiatza aldera dena bukatzen duten eta antzezten duten. Gaurko bideoetariko bat, euskera sustatzeko musikala izan da, momentu hartan gai hori aukeratu zutelako.
Musikalaren zati ezberdinak, eskola orduetan lantzen dituzte, adibidez, jolasorduetan, abeslariak aritzen dira behin eta berriz praktikatzen, batzuetan ahots ariketak egiten eta besteetan, musikaleko abesti eta eszena ezberdinak egiten. Aurretik aipatu ez arren, musikal hau osatzen duten ikasle adina DBH 1- DBH 4 bitarteko ikasleak direla.
Irakasle honek, hau da, Imanolek, ikasleei inplikazio handia eskatzen diela aitortu digu, hasieran oso galduta zegoela ere aitortu digu, baina, honelako lan handi bat aurrera eramateko haien laguntza ezinbestekoa zela eta musikala, zenbait talde ezberdinek osatzen dutela:
- Abeslariak
- Soinu-argi teknikariak (CUEak kontrolatzen dituztenak→ soinu eta argia ireki eta itxi egiten den bakoitzean)
- Akrobatak
- Aldagelako pertsonak
Baina, NOLA jaio zen musikal bat egitearen ideia?
Imanolek aipatu bezala, dena Gorputz Hezkuntzako ordu batean hasten da, ideia beste gorputz hezkuntzako saio batzuk planteatzea zen, zeozer ezberdina izango zena eta ikasle batzuk inplikatzeko asmoarekin egingo zena. Lana, orduz kanpoko ekintza bezala hartzea zen, motibazio gutxi zuten ikasleak gehiago motibatzeko asmoarekin. Horrelako egitura sendoa eta motibagarria jarraituz, haien lehenengo musikala atera zuten “txanpon baten truke” izena izan zuena. Barañaingo auditoriumean ikusi zen eta 1600 pertsona izan ziren bertan.
Imanolek, urteak daramatza irakasle gisa, urteak daramatza lan potente honekin eta bere momentu onenean dagoela aitortu zuen, gauza txiki batetik gauza erraldoi bat egitea lortu duelako. Berak dio, dinamika aktiboa izaten dela, 4. mailakoak irten eta 1. mailakoak sartzen direlako berri bezala eta ikasten doaz pixkanaka.
Amaitzeko, bi esaldi buruan gorde ditut berak esan dituena eta berari asko lagundu diotenak:
- “Un viaje de mil millas, comienza con un solo paso”. Lao Tse
- Prozesu kreatibo guztiak irregularrak dira.
Comentarios
Publicar un comentario