PRACTICUM OSTEKO ASTEAK DRAMATIZAZIO ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA

Urtarrilak 27

Gaurko saioa berezia izan da guretzako, praktiketatik bueltatu berri garelako. Saioari hasiera emateko, praktiketan zelan egon garen galdetu du Eiderrek eta bakoitzak uste zuena kontatu du gelakideen aurrean. Saioa egia esan, laburra izan da, ez ditugu dinamika asko egin baina egindako dinamikak oso interesgarriak izan dira. Lehendabiziko dinamika, “Presi, vice, secre eta bartolo” dinamika izan da. Ariketa honetarako, gelako kide guztiak eta Eider gurekin batera, borobil bat sortu dugu. Aipatu berri bezala, 4 izen horiek 4 pertsona ezberdinek eraman dute eta bete guztiek zenbakia. Hortaz, eskuekin baliatuz, bakoitzak tokatu zaion izena esan eta hurrengo izena beste pertsona batena izan da. Dinamika hau, erritmo bati lotuta joan da Eiderrek jarri duena hain zuzen ere.

Hurrengo dinamika eta azkena, puxikekin egindako ariketa izan da. Honetarako, pertsona bakoitzak puxika bat puztu eta gure seme-alaba bat izango balitz bezala zaindu behar genuela esan digu Eiderrek. Zaintzeko, gure gorputzeko atal ezberdinak erabili behar izan ditugu, hau da, lurrera ez erortzeko, gorputzeko atal ezberdinak erabili behar izan ditugu. Puxikekin, banaka, binaka eta taldekako ariketa egin dugu, betiere, ezaugarri berdinak erabiliz. Puxikak lurrera ez jauzteko zailtasuna goraka egin du Eiderrek gorputzeko atal ezberdinak ez erabiltzeko eskatu digunean.

Urtarrilak 29, Otsailak 3, 10 eta 12


Aste hauetan zehar, antzerki foroari eman diogu egurra. Hobekuntza ezberdinak eman dizkigu Eiderrek antzerkia hobeto ateratzeko eta gu atal ezberdinei hobekuntza horiek sartu dizkiegu. Saio hauen ostean, hau da, hurrengo asteetan k6-ko lanari ekin diogu entsaioak eta behar ditugun materialak eginez.

Comentarios

Entradas populares de este blog

DRAMATIZAZIO ADIERAZPENERAKO IKT (hirugarren hamabostaldia)