PRACTICUM OSTEKO ASTEAK IKT
URTARRILAK 28
Praktiketatik bueltan gara berrio ere, eta gaurko eguna hausnarketa eguna izan da. Alaitzek, praktiketan zelan egon garen galdetu eta hausnarketa txiki bat egiteko esan digu gelakideen aurrean. Bakoitzak, praktiketan bizitako esperientzia azaldu du, eta benetan iritzi ezberdineko praktikaldiak egon dira.
Nire kasuan, Betiko Ikastolan egin ditut praktikak. Txikitatik ikasi dudan Ikastola da, eta aldaketa bakoitza pairatu dituena. Txikitan, edifizioa, beste antolamendu bat zuen, eta gaur egun hain aldatuta ikusteak, tristura zein poza sorrarazten dit nire baitan. Aurtengo praktikaldia, 5 urteko umetxoekin egin ditut.
Ikastolan, esperientzia goxoa eduki arren, pixkat deserosoa izan da ere. Nik ikasle bezala irakasle hauek izan ditudalako eta orain haiekin lanean nagoelako. Aipatzekoa da, aurreko urteei begira, aldaketa nabarmenak somatu ditut, adibidez, irakasle rolaren momentua izan ez dudanean edota momentu konkretu batzuetan nola jokatu umeen aurrean. Momentu batzuetan, beldurra ere somatu dut, noraezea agian, ez nekielako ongi edo gaizki egiten nituen gauzak, irakasleak jartzen zituen aurpegi batzuk ez zirelako oso espresiboak izaten eta horrek beldurra sortarazten zidan.
Espazioari dagokionez, Betiko Ikastolak oso espazio egokia duela esan beharra dut. Edifizio handi bateko goiko solairua da, eta gainera, konfiantzaren pedagogiarekin lan egiten dute. Hortaz, gelak, irekiak egoten dira 3-4-5 urteko ume guztientzat. Espazioa, haur hezkuntzako etapan garrantzi handiena duen atala dela esango nuke nik azken finean, espazio zabala izanik denetarik egin ahal delako bertan. Irakasleen arteko harremana ere aipatzeakoa da, batera lan egiteko joera izaten dute, eta kanpotik erakargarria da, harreman horren parte izan nahi duzulako.
Laburbilduz, azkenengo praktikaldia oso ona izan da eta era berean, laburra. Momentu onak eta txarrak egon dira hiruhilabete guztian zehar, baina, bueltatzeko gogoekin eta gehiago ikasteko gogoekin nago. Azken finean, praktiketan irakasle izateko egoera ezberdinak bizitzeak, horrek sortarazten dizkizu irakasle izatearen helburua lortzea.
OTSAILAK 4 eta 11
K6 eta Sitesarekin lan egin eta ditugun duda ezberdinak Alaitzekin konpondu ditugu. Alaitz, aurreko urteetako lan ezberdinak erakutsi zizkigun gurean hobekuntzak sartzeko.
OTSAILAK 13
Gaurko egunean, aurtengo portafolioan zer idatzi behar dugun, zertarako idatzi behar dugun eta ze funtzio duen argitzen egon gara. Nik botatako galdera izan da saio honi hasiera eman diona, galdera hau izan da gaurko debatea ireki duena. Iritzi ezberdinak adierazi ditugu ikasleok eta Alaitzek arbelean honako hau idatzi du, “brain storming” bat osatuz.
Comentarios
Publicar un comentario